Zurriola Ikastolako DBHko espazioak eta proposamen pedagogikoa ezagutu nahi badituzu, EMAN IZENA urtarrilaren 27an, asteartean, 17:30ean egingo ditugun ate irekietan parte hartzeko.
Gure Ikastolan bada edo bazen oso errotutako ohitura bat: gure seme-alabei smartphonea ematea DBH1 hasi behar zutenean; 11 edo 12 urterekin. Ikasturte honetan hautsi dugu ohitura. Ikasleen %75 baino gehiagok smartphonerik gabe hasi du ikasturtea. Lehen urratsa eman dute, oso-oso urrats garrantzitsua. Denok dakigu zein zaila den ohiturekin haustea.
Gure seme-alabei smartphoneak ahalik eta beranduen emateko bidea hasi dugu eta pausuz pausu aurrera egingo dugu. Elkarrekin, indarrak batuz, jarraituko dugu lanean. Irakurri jarraian duzuen informazioa eta bete galdetegia.
Ikasturte hasiera baliatuz eta gure arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, hainbat eta hainbat irteera egin ditugu aste honetan. Donostiako hainbat txokotan ibili gara egunpasa LHko bigarren zikloko eta DBH eta Batxilergoko ikasleok, eta eguraldiak opari ederra egin digu gainera! A zer nolako zortea ikasturte berri honi gogotsu hasteko!
DBH 1 eta 3ko ikasleok bi eguneko irteera egin dugu aste honetan, Hondarribia, Orio eta Zarautzera. Taldekatze berriak izan ditugu aurten, eta ikasle berri ugari ere bagara kurtsoan, beraz aukera paregabea izan da elkarren artean ezagutu eta taldea egiteko. Ikasturtea hasteko modu ezinhobea izan da!!
Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok oraingo hau ere: soka-salto tailerrak txikiekin, piraguismo ikastaroak, lehen sorospenen ikastaroak, Haziberria proiektua,… Eta ikasturteari amaiera borobila emateko Euskal Herriko igerileku desberdinetan izan gara gaur egunpasa! Eguraldia alde izan ez dugun arren, gogotik gozatu dugu!!
Mater ontzimuseo ekoaktiboaren laguntzarekin, plastiko-hondakinen arazoa landu dugu DBH 1 eta Batxilergo 2. mailako lagunok, eta plastiko-hondakinekin egindako arte-lanen erakusketa izan dugu aste honetan Hurran. Gainera, eskola ezberdinen artean antolaturiko itsas hondakinen lehiaketan parte hartu dugu.
Apirilean Herberehetako lagunak izan genituen gurean, eta azkenan iritsi da gu joateko garaia! Igandean iritsi ginen Landgraaf-era, eta izugarrizko esperientzia bizitzen ari gara bertan antolatu dizkiguten ekintza guztiekin! Bedankt!!!
Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok. Oporretarako gutxi falta dela probestuz, jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izan dugu: paddle-txapelketa, orientazio-saioak naturguneetan, surf- eta piragua-ikastaroak, ploggin-saioak, bizikleten-mantenu tailerrak, Palestinaren egoera azaltzeko arte-lanen lanketa, aniztasun sexualari buruzko saioak…
DBHko maila desberdinak elkartu eta heziketa fisikoari egokitutako mahai-jolas berrian aritu gara aste honetan: ZurriOKA. Hasierako laukitik abiatu, eta “Zurriolatik Zurriolara” ibili gara proba desberdinak eginez.