DBHko maila desberdinak elkartu eta heziketa fisikoari egokitutako mahai-jolas berrian aritu gara aste honetan: ZurriOKA. Hasierako laukitik abiatu, eta “Zurriolatik Zurriolara” ibili gara proba desberdinak eginez.
Piragua-ikastaroa hasi dugu aste honetan Real Club Náutico de San Sebastian elkartearen eskutik, eta hurrengo astean emango diogu jarraipena. A zer zortea dugun halako natur-jarduera bat Kontxako badian egiteko aukera dugulako!
XX. Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoan parte hartu dute Ikastolako hainbat ikaslek, eta DBH 2ko Joanes Lopez lehen 12 finalisten artean sailkatu da. Hezkuntza Sailburuaren eta Eduardo Chillidaren senideen eskutik jaso dute gaur saria Joanesek eta matematikako irakasleak, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizeko egoitzan egin den sari-banaketan.
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek azterketak euskaraz pasatzearen eskubidea defendatzeko mobilizaziorako deia luzatu dute gaurko, maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, elkarretaratzeak, manifestazioak, bide blokeoak, une zaratatsuak, kalejirak edo dena delakoak antolatzeko deialdia egin dute.
DBH 3ko Adierazpen Grafikoko ikasleok UNRWA elkartearen bisita jaso dugu aste honetan, eta Palestinako egoeraren berri eman digute. Talde dinamika baten bidez lurraldearen inguruko gogoeta egiten lagundu digute, eta Euskal Herrian bizi den palestinar baten testigantza ere jaso dugu.
DBH 4ko ikasleok Kataluniara bidaia egin dugu aste honetan! Ikastolan elkarrekin egin dugun bide luze bati amaiera emateko modu ezin-hobea izan da, eta Cala Canyelles eta inguruak ezagutzeko aukera izan dugu gainera!
2024-2025 ikasturtean DBH eta Batxilergoan egongo diren ikasleek Ikastolan erabiliko dituzten gailu digitalen eta horien kudeaketaren berri eman nahi dizuegu.
Pasa den igandetik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 16 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko.