DBH
PISA proiektua
Herbeheretako kideak gurean!
Pasa den igandetik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 16 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko.
Ekoordezkarien foroa
Asteazkenean, Zurriola Ikastolako ekoordezkariak Eskola Agenda 2030 foroan izan ginen, Donostiako beste ikastetxeekin batera. Gros eta Ulialdeko ikastetxe eta ikastolak, gure auzoan identifikatutako puntu kritikoen azterketa egiten aritu ginen. Laister emango dizuegu lanketa honen berri!
Gerta Dakizuke, trafiko-istripuen arriskuari buruzko saioa
Bide-hezkuntzaren gaia jorratze aldera eta bereziki, errepidean gaudenean segurtasun neurriak errespetatzeak duen garrantzia barneratzeko, DBH4ko ikasleok Gerta Dakizuke izeneko tailerrean parte hartu berri dugu.
Hiruhileko amaierako irteerak
Irteera-eguna izan zen asteazkena DBH eta Batxilergoko ikasle guztiontzat! Oporrak hartu aurretik gelako eremua utzi, eta jarduera desberdinak egin genituen hainbat txokotan. Euskal Herria ezagutzen jarraitu dugu, lagunekin egun paregabea pasatzearekin batera!
Gerra Zibilaren aztarnak
DBH4ko ikasleok Donostian zehar ibili gara aste honetan, Gerra Zibilak utzitako aztarnak ikusten. Asko ikasi ahal izan dugu historian oso atzera egin gabe, eta horrelako guda batek ekarritako kalte material eta pertsonalak aztertu ahal izan ditugu.
Hegoalde eta Iparralde, zubiak eraikiz!
Baionako Estitxu Robles Kolegioko lagunekin elkartrukea egin dugu aste honetan DBH 1eko lagunok! Haien etxeetan izan gara aste hasieran, eta astea amaitzeko haiek etorri dira gure etxeetara. Esperientzia ezin hobea izan da, eta lagun onak egin ditugu gainera!
Haziberriak proiektuan aurrera
Azken asteotan, DBH3ko ikaslek Haziberria egitasmoaren bigarren saioan parte hartu dugu Cristina Enea fundazioarekin eta Udaletxeko lorezainekin batera. Miramoneko basoan izan gara, eta hainbat zuhaitz espezieren landaketa-prozesua ezagutu eta gauzatu dugu.
Olinpiada matematikoak
DBH 2ko ikasleok XX. Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan parte hartu dugu aste honetan! Ikastolan aurrekanporaketa egin dugu, lurralde mailako lehiaketara zein ordezkari bidali erabakitzeko.
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page