Skip to main content

Proiektuak

TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA

Apustu sendoa egiten dugu ikasleen tutorizazioan eta orientazio emozional zein akademikoan. Horretarako, ko-tutoretza sistema txertatua dugu Batxilergoan ere, tutoreek ikasleei jarraipen pertsonalizatuagoa egin eta familiekin harreman zuzenagoa izateko. Tutoretza-planean, gainera, arreta berezia eskaintzen zaio gelako kohesioari, gelako giroak ikasleen errendimendu eta osasun emozionalean duen garrantziaren jakitun.

Horrez gain, orientatzaile psikopedagogikoak harreman zuzena du Batxilergoko tutoreekin, beharra dagoen kasuetan esku-hartu eta aholkularitza emateko. Eta orientatzaile akademikoak presentzia handia du etapa honetan, ibilbidean zehar hartu beharreko erabakiettan ikasle eta familiei informazioa eta aholkularitza eskaintzeko.


BATXILERGO ELEANITZA

Eleanitz 1991n Ikastolen Elkarteak sortu zuen proiektu bat da Eleanitz Proiektua, ikasleak Europa eleaniztun eta kulturaniztun bateko etorkizuneko herritar gisa hezi eta prestatzeko. Praktikan, euskara eta gaztelaniaz gain ingelesa eta frantsesa barne hartzen ditu esparru metodologiko eta curriculum komun batean. Hizkuntza-proiektu integratu hau 4 - 16 urte dituzten ikasleei bideratua dago, eta hizkuntza horiek irakasteko eta ikasteko curriculumak, materialak eta prestakuntza barne hartzen ditu. Zurriola Ikastolan, apustua egin dugu Batxilergoko ikasketetan ere proiektu eleanitzarekin jarraitu ahal izateko. Maila hauetan, Ingelesa arloa maila altuago batean lantzeaz gain, ikasleek FIlosofia ikasgaia ingelesez lantzeko aukera izango dute lehen mailan, eta Frantsesa aukeragai izango dute bi mailetan.

ETAPA EUSKARA GAZTELANIA INGELESA FRANTSESA
HH x   x*  
LH x x x  
DBH x x x x
BATX x x x x
*HH4tik aurrera

C1

Batxilergoko lehen mailan euskarazko C1 titulua lortu ahal izateko lanketa egingo da, Leizaur euskaltegiarekin elkarlanean, HABEko C1 azterketarako prestakuntza egiten da.


DIZIPILINARTEKO PROIEKTUAK

Batxilergoan ere, lan kooperatiboan eta arloarteko proiektuen bidezko irakaskuntza sustatu nahi dugu diziplinarteko proiektuen bidez. Proiektu hauetan ikasgai ezberdinetako ezagutzak uztartzen dira, eta diziplinarteko nahiz inplikatutako ikasgaietako konpetentziak lantzen dira. Batxilergo lehen mailan burutzen ditugu proiektu hauek batez ere, Biologia eta Anatomia ikasgaietan adibidez. Horrez gain, azterketa-egunen ostean ere norbera izan eta elkarrekin bizitzeko konpotenetziarekin loturiko erronkak gauzatzen ditugu.