Ikaslea, bi maila hauetan, bere etorkizun akademikoari begira jarriko da. Horretarako, jasotako prestakuntzaren oinarriak finkatu eta sendotzeko laguntza eskainiko diogu, urte hauetan hautatu behar izaten baititu bere etorkizunaren ildo nagusi batzuk, heldutasuna lortzen duen bitartean.
Prestakuntza-etapa baten amaiera da, eta goi mailako ikasketen aurrean prestakuntza bermatzea izango da helburuetako bat, unibertsitaterako sarbide froga prestatzearekin batera. Ikaslea modu aktiboan arituko da lanean, bakarka zein talde-lanean, etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko. Prozesu autonomoak garatuko ditu, egoera errealekiko erronkak ebazten joango da, kolaborazioa eta kooperazioa sustatuz, eta IKTak tresna arrunt gisa erabiliz trebatuko da. Hau da, beste etapetan bezala, Batxilergoan ere metodologia aktiboak erabilita gazte konpetente, kooperatibo, sortzaile eta autonomoak hezi nahi ditugu, Ikastolako Ikasleen Irteera Profilak markatzen duen bezala. Modu berean, era arduratsuan lan egin eta komunikatzeko gaitasuna duen euskal hiztun eleanitz gisa ikusten ditugu Batxilergoko ikasleak.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak