SARRERA
Artea eta sorkuntza oinarri dituen Batxilergoko ikasketa bidea da. Modalitate hau arte munduarekin loturiko ikasketak helburu dituzten ikasleentzat edota beste esparru zabal baterako ikasleentzat ere egokia da. Izan ere, alderdi sortzailea garatzen da modalitate honetan, prozesuak duen garrantzia azpimarratuaz, eta edozein esparrutan aplikatzeko aukera ematen du. Metodologia teorikoak eta praktikoak uztartuz, ikasleek protagonismo berezia hartzen dute lanen prozesu osoan, Ikastolako espazioek zein kanpoko baliabideek ematen dizkiguten aukerei esker.
ARTE BATXILERGOKO IKASLEEN LANAK
Azken ikasturteetan ikasleek egindako hainbat lan hemen dituzue ikusgai.
Jarrai gaitzazu @zurriolaartebatxilergoa Instagramen!
ARTE BATXILERGOA ETA GERO ZER?
ARLOAK