Ikasleek ikastolaren jardunean eta kudeaketan parte hartzea eta ikastolan harreman positiboak eta elkarbizitza giro egokia sustatzea da hilean behin elkartzen den batzorde honen egitekoa.
Horren bidez, ikasleak ikastolako partaide arduratsu izan daitezen bultzatu nahi da.
Hauek dira batzordearen egitekoak:
- Ikasleak ikastolako partaide arduratsu izan daitezen sustatu.
- Ikastolaren helburu nagusiak hedatu eta haiek garatzeko ekimenak proposatu, bultzatu eta antolatu.
- Ikastolako ikasleen artean harreman giro egokia eta atsegina sustatu, elkarbizitza arauak aztertu eta ikasleei aukera eta tratu berdintasuna ematen zaiela zaindu.
- Egunerokoan sortzen diren gatazkak kudeatu eta bideratzeko moduak proposatu eta berdinen arteko tratu txarrak detektatu.
- Batzorde honetan eskola-antolakuntzako gaiak eta, oro har, DBHko ikasleei dagozkien gaiak aztertu, erabaki edota dagokionari aurkeztu eta proposatu.
Batzorde honetan partaideak honela banatzen dira:
- Ikasleen ordezkariak: 12, talde bakoitzetik ordezkari bana.
- Gurasoen ordezkariak: 4, maila bakoitzetik guraso ordezkari bat.
- Irakasleak: 3 (zuzendaria, bigarren hezkuntzako ikasketa burua eta DBHko arduraduna).