Skip to main content

Metodologia

Etapa honen helburua da ikasleek jasotako edukiak analizatzeko gaitasuna lantzea eta garatzea. Halaxe zehazten du Ikastolen Elkarteak landu eta sortutako EKI proiektuak: Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza garatzen dugu DBHn.

 

Jakintza berrietan eskarmentua hartzea, trebatzea, eta egoera konplexu berri horiek ebatzi ahal izateko ikasitakoa era integratuan erabiltzea da proiektu honen xedea.

 

Hainbat arlotan ikasitakoa bizitzako egoera anitzetan erabiltzen ikasiko du ikasleak, eta IKT baliabideak oinarrizko tresna gisa era integratuan erabiliko ditu bere zeregin akademikoan eta baita aisialdian ere.

 

Irakasle-taldearen papera izango da egoera berri horiek ebazteko baliabide desberdinak eskaintzea, bere ibilbidean aurrera egin ahal izateko. Honez gain, ikaslearean jarraipen akademiko eta emozionala egingo da modu jarraian.

 

Gaur egun, hauek dira gure jardunaren gako metodologiko eta pedagogiko aipagarrienak:

  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza (EKI proiektua)
  • Baliabide digitalak eta IKTak oinarrizko tresna
  • Ikaskuntza autonomo eta kooperatiboa
  • Hizkuntza curriculum integratua
  • Aukeragai eskaintza zabala
  • Eleanitz proiektua