Skip to main content

Talde berrien irteerak DBHn

DBH 1 eta 3ko ikasleok bi eguneko irteera egin dugu aste honetan, Hondarribia, Orio eta Zarautzera. Taldekatze berriak izan ditugu aurten, eta ikasle berri ugari ere bagara kurtsoan, beraz aukera paregabea izan da elkarren artean ezagutu eta taldea egiteko. Ikasturtea hasteko modu ezinhobea izan da!!

GKAIkoak Zuhatzan

Ikasturteari hasiera emateko, hiru egun pasa genituen pasa den astean Zuhatzan GKAI Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi mailako heziketa zikloko ikasleok. Elkar ezagutu eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera izugarri polita izan da, eta animazio-ekintzak guk geuk antolatzeko baliatu dugu gainera!

Euskara-eskolak gurasoentzat

Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan. Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak.

Badatoz eskolaz kanpokoak ere!

Goiz eta arratsaldeko jardunarekin batera, datorren astelehenean hasiko da hainbat eskolaz kanpoko jardueraren ikasturtea ere: Musika eta Dantza Eskola, Antzerki Eskola, Bertsolaritza, Eskola Kirola eta Arte Eskola hain zuzen ere. Xakea, Gimnasia Erritimikoa eta Hip Hop-ari dagozkion jarduerak, aldiz, irailaren 23ko astean hasiko dira.