Skip to main content

Azoka solidarioa

Aurten ere, LH 6ko ikasleek Elkartasun Azoka antolatu dugu, eta oraingoan Etiopia-Utopia elkartea laguntzea adostu dugu guztion artean. Etiopiako eta, bereziki, Tigray eskualdeko komunitate behartsuenen bizi baldintzak hobetzeko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea da. Eskerrik asko azokan parte hartu duzuen guztioi!!

ZurriOKA

DBHko maila desberdinak elkartu eta heziketa fisikoari egokitutako mahai-jolas berrian aritu gara aste honetan: ZurriOKA. Hasierako laukitik abiatu, eta “Zurriolatik Zurriolara” ibili gara proba desberdinak eginez.

Atzerki-garaia!

Antzerki-emanaldien garaia izan ohi da ekaina gurean, eta amateurren taldeek ere emanaldiak ditugu aurrean. Ekainaren 13an “Monty Phyton-en esketx onenak” aurkeztuko dugu Gazte Topaketetan, eta ekainaren 14an Oscar Wild-en “Fidel izan beharraz” lanaren estreinaldia izango dugu Astigarragako Erribehera kulturgunean 20:00etan.

Piragua badian

Piragua-ikastaroa hasi dugu aste honetan Real Club Náutico de San Sebastian elkartearen eskutik, eta hurrengo astean emango diogu jarraipena. A zer zortea dugun halako natur-jarduera bat Kontxako badian egiteko aukera dugulako!

Ategorrietako liburutegia

Ikasturte osoan zehar astero-astero Ategorrietako liburutegian izan gara LHko ikasle guztiak. Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu, eta oso gustura joaten gara liburutegira. Bide batez, etxean soberan dituzuen libururik izanez gero, eta egoera onean egongo balira, Ikastolara ekartzea eskertuko genuke, horrela gure liburutegia aberastuko baikenuke.