DBH 4ko ikasleok Kataluniara bidaia egin dugu aste honetan! Ikastolan elkarrekin egin dugun bide luze bati amaiera emateko modu ezin-hobea izan da, eta Cala Canyelles eta inguruak ezagutzeko aukera izan dugu gainera!
Zirkular honetan duzue datorren ikasturtean ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizkien eskolaz kanpoko jardueren informazioa. Izena emateko, zirkularraren azkeneko orrian dagoen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 29a baino lehen.
Zeinen ondo egon garen astelehen eta asteartean Kometa, Txiba eta Txotxongilo taldeetakoak gure baserriko lehen egonaldian. Pozik eta gustura joan eta itzuli gara. Datorren ikasturtean... BERRIRO!
Batxi 1eko Literatura Unibertsaleko ikasleok Shakespeareren "Hamlet" lana irakurri eta gero, klasiko honen berregokitzapena egin dugu: Hamlet Danimarkako printzea Hatxis goitizeneko narkotrafikatzaile bihurtu dugu.
LH 6ko ikasle eta guraso ugari bildu ginen atzo Teknoizek antolaturiko merienda-tertulian! Oso modu dinamikoan aritu ginen teknologia berrien eta, bereziki, smartphoneen erabileraren inguruan, eta oso parte-hartzaile aritu ziren haur eta helduak! Lehen merienda-tertuliaren balorazio oso positiboa egiten dugu!
Igande honetan ospatuko da iparraldeko ikastolen beste handia, Senperen. Aurten jasotzen den babes ekonomikoa Beskoitzen ikastola bat eraikitzeko erabiliko da, eta egun osoko egitarau oparoa prestatu dute guztiontzat.
Gaur goizean Ikastolako Batxilergoko erromatarren bisita jaso dugu LH1eko lagunok Ategorrietan! Erromari buruzko aurkezpen bat egin digute, eta Domus baten maketa (garai hartako etxebizitza–mota) erakutsi digute! GRATIAS VOBIS AGIMUS!
Uda honetarako udaleku irekiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, gure Ikastolako HH eta LH-ko ikasleek aukera izan dezaten udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin.
Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta txartelak eskatu dituzuen familiek gaur jasoko dituzue etxean txartelak, seme-alaben bidez (geletan banatuko zaizkie). Oraindik eskaerarik egin ez duzuenok maiatzaren 13tik 16ra bitartean Soroa eta Ategorrietako atarietan erosteko aukera izango duzue, Ikastolon proiektuarekin bate egiteko!
Aste honetan LH 4ko ikasleok Iñaki Zubeldia idazlearen bisita izan dugu. "Tximino bat klinikan" eta "Martetarrak Zarautzen" liburuak irakurri eta gero, hainbat galdera egin eta elkarrizketa polita izateko aukera izan dugu.