2024-2025 ikasturtean DBH eta Batxilergoan egongo diren ikasleek Ikastolan erabiliko dituzten gailu digitalen eta horien kudeaketaren berri eman nahi dizuegu.
Maiatzeko eta ekaineko hainbat arratsaldetan, jolasak izango ditugu Soroak atarian HH 5eko gurasoen eskutik, haur eta helduen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Anima zaitezte euskaraz jolastera!!
Teknoiz-ekoek merienda-tertulia baterako gonbidapena luzatzen dizuegu LH6ko guraso zein ikasleei. Denoi eragiten digun gai garrantzitsu baten inguruan hitz egin eta adostasunak bilatu nahiko genituzke: teknologia berrien eta, bereziki, smartphonearen erabilera.
Eskaera ugari jaro ditugu ikasleek DBHn ere Ikastolarekin kirolean jarraitzeko aukera izan dezaten, eta aukera DBH 4. mailara arte zabaltzeko lanketan ari gara. Hori dela eta, aurten LH 4tik DBH 3ra bitartean seme-alabak dituzuen familiei galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, zuen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.
Asteazken eta ostegunean, LH 5eko ikasleok lehen sorospenen inguruko ikastaroa izan genuen, DYA elkartearen eskutik. Oso interesgarria izan zen, eta suspertze teknika erakutsi ziguten, benetan beharrezkoa bizitzak salbatzeko!
Komunikabideen gaia langu dugu LH 2ko lagunok, eta gaia borobiltzeko asmoz, EITBren Miramongo egoitzan egon gara aste honetan. Bertako instalazioak ezagutu, eta funtzionamendua bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu!!
Maiatzaren 18an egingo dugu Ikastolaren Eguna, eta, ohikoa den moduan, egun horretan Ikastolan bazkaltzeko aukera izango dugu nahi dugun guztiok! Prestaketa lanetan hasi aahl izateko, zirkular hau irakurri eta maiatzaren 6a baino lehen izena-emateko eskatu nahi dizuegu.
Pasa den igandetik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 16 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko.