Batxilergoko ate-irekiak eta matrikulazioa gertu ditugu, eta Arte Batxilergoa ezagutzera emateko bideo eder hau prestatu dugu! Zabaldu ezazue zuen sareetan!
Datorren ostegunean, martxoak 14, Irunen hasiko da Korrika, eta horrekin batera etxeetara ere iritsiko zaizue Euskal Herriari buelta eman beharra. Ikasleen bidez Gurasoen Euskara Batzordeak sortutako 10 EGUN ETA 11 ERRONKA! jolasa sartuko da zuen etxeetara. Adi egon, mundiala da eta!
Ikastolako 3 eraikinetako batean idazkari eta administrari lanetan aritzeko langile baten bila gabiltza. Hona deialdiaren baldintzak. Zabaldu mezua Ikastolako guraso eta lagunen artean!
Gaur dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta berdintasunaren aldarrikapena egin dugu Ikastolan! Gure aldarriekin apaindu dugu Ikastola, eta Hurran dantzan erreibindikatu dugu egunero dela M8!
ATxintxua ekoiztetxetik LH1-2ko neska-mutilen bila dabiltza Asier Altunak zuzendutako "Karmele" filmerako. Hori dela eta, Zurriola Ikastolarekin harremanetan jarri dira, eta martxoaren 14an, osteguna, 16:30ean, Ategorrietako antzerki aretoan casting-a egingo da. Aukeraketan parte hartzeko galdetegi hau bete behar duzue martxoaren 12a baino lehen.
Hemen da berriro Errigora egitasmoa. Martxoaren 13ra bitartean Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainan parte hartzeko aukera duzue, eta saskiak Ikastolan jasotzeko aukera jarri dugu zuen eskura. Egin eskaerak webgunean!
Eusko Jaurlaritzak "Internet familian: erabilera segururako jarraibideak. Gurasoentzat eta beste pertsona heldu batzuentzat." gida-sorta argitaratu du, adinaren arabera banaturik. Familia guztien eskura jarri nahi ditugu gida hauek, Interneten arriskuak ezagutu eta jarraibideak jasotzeko.
Ikastolen VII. Batzarra ospatuko da ekainean, eta bertan zehaztuko dira Euskal Herriko Ikastolek datozen 8-10 urteetako erronkei aurre egiteko estrategiak. Garai berrietara egokitzeko hausnarketari ekin diogu Ikastolok, eta funtsezkoa iruditzen zaigu guraso eta langileok ere hausnarketa honetan parte hartzea.
Ikastolako 3 sukaldeetan hainbat jubilazio izango ditugu datozen hilabeteetan eta postu horiek estaltzeko sukaldari berriak beharko ditugu. Horietako lehena aukeratzeko deialdia duzue hemen. Zabaldu mezua Ikastolako guraso eta lagunen artean!