Skip to main content

Gu ere bertsolari

Aurten ere bertsotarako plaza bihurtu dugu gure antzerki aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukera izan dute familiek. Zorionak bertsolari txiki guztiei!

Inproshow-a gaur ikusgai

Gazte Topaketetan saria irabazi ondoren, emanaldiz emanaldi dabiltza Antzerki Eskolako lagunak, eta atzo DBH 1eko ikasleok beren “Inproshow-a” antzezlana ikusteko aukera izan genuen! Oraindik ikusteko aukerarik izan ez baduzue, gaur arratsaldeko 19:00etan Victoria Eugenia Clubean izango duzue!