Skip to main content

Korrika badator!

Udaberriarekin batera iritsiko da aurten Korrika Donostiara! Martxoaren 14an Irunen abiatu ondoren, 23 arratsaldean (larunbata) pasatuko da Donostiatik, hurrengo egunean Baionan amaitzeko. Beraz, gorde datak zuen agendetan!

Festa eguna Ikastolan!

Ospakizunez beteriko eguna izan dugu gaurkoa; izan ere, gauza asko genituen ospatzeko: San Tomas eguna, neguko oporren hasiera, Gabonak… Eta dakigun moduan ospatu dugu, musika askorekin, txistorra ogitartekoekin, elkarri egindako opariekin eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin!