Skip to main content

Atzerki-garaia!

Antzerki-emanaldien garaia izan ohi da ekaina gurean, eta amateurren taldeek ere emanaldiak ditugu aurrean. Ekainaren 13an “Monty Phyton-en esketx onenak” aurkeztuko dugu Gazte Topaketetan, eta ekainaren 14an Oscar Wild-en “Fidel izan beharraz” lanaren estreinaldia izango dugu Astigarragako Erribehera kulturgunean 20:00etan.

Piragua badian

Piragua-ikastaroa hasi dugu aste honetan Real Club Náutico de San Sebastian elkartearen eskutik, eta hurrengo astean emango diogu jarraipena. A zer zortea dugun halako natur-jarduera bat Kontxako badian egiteko aukera dugulako!

Ategorrietako liburutegia

Ikasturte osoan zehar astero-astero Ategorrietako liburutegian izan gara LHko ikasle guztiak. Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu, eta oso gustura joaten gara liburutegira. Bide batez, etxean soberan dituzuen libururik izanez gero, eta egoera onean egongo balira, Ikastolara ekartzea eskertuko genuke, horrela gure liburutegia aberastuko baikenuke.

Nola eragin mingainari euskaraz?

Atzo, Iñaki Eizmendi etorri zen gurera gure seme-alaben hizkuntza ohituretan gaztelerak duen presentziaren eta indarraren kausak azaltzera, eta, bide batez, euskaraz aritzeko eta eragiteko pistak ematera. Gai hau ikastolako gurasoen kezka dela ulertuta antolatu zuen Zurriolako Gurasoen Euskara Batzordeak hitzaldia, eta harriduraz eta kezkaz bizitu genuen bertaratu zen guraso kopuru murritza.

Liburu eta material salmenta

Oraingoan, hurrengo ikasturteko liburu eta materialari begira jartzeko unea iritsi da. Hemen ikus dezakezue hurrengo ikasturtean LH1etik Batxilergora bitarteko ikasleek zein liburu eta material beharko dituzten, eta eskaera Ikastolaren bidez egin nahi duzuenok galdetegia bete beharko duzue, gaurtik hasi eta ekinaren 9a bitartean.