Skip to main content

Ibilbide baten amaiera

Agur-egunak izan ditugu azken asteotan Ikastolan. Batxilergo 2. maila amaitu duten ikasleen agur-festa izan genuen pasa den ostiralean, eta GKAI 2. maila amaitu dutenei gaur egin diegu agurra. Zorionak Ikastolan egin duzuen ibilbideagatik, eta zorterik onena opa dizuegu aurrera begira ere!

Azken egunak aprobetxatzen!

Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok. Oporretarako gutxi falta dela probestuz, jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izan dugu: paddle-txapelketa, orientazio-saioak naturguneetan, surf- eta piragua-ikastaroak, ploggin-saioak, bizikleten-mantenu tailerrak, Palestinaren egoera azaltzeko arte-lanen lanketa, aniztasun sexualari buruzko saioak…

HH 5ekoak Ametzagainan

Aurreko ostegunean, HH5eko lagunok Ametzagainan izan ginen. Naturaz eta bakoitzak bere motxilan zeraman elikagai preziatuez gozatzeko aukera izan genuen! Ederki ibili ginen naturak eskaintzen dizkigun altxorrak ikertzen eta animalientzako elikagaiak prestatzen!!

Goizeko jarduna

Udako oporrak iristear daude, eta ekainaren 10etik 21era goizeko jarduna izango dugu HH eta LHko etapetan, ikasturteari amaiera emateko. Egun horietako antolakuntzaren berri ematen duen zirkularra duzue hemen.