Skip to main content

Egutegia 24/25

Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko egutegia antolatzeko baldintzak jakinarazi ditu dagoeneko, eta aukera eta proposamen ezberdinak aztertu ondoren, egutegia onartu du Ikastolako Eskola Kontseiluak.

Lehen mugikorraz solasaldia

“Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?” helduen gidaren aurkezpena eta solasaldia antolatu ditu Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboak ekainaren 5erako, eta Teknoiz Zurriola Ikastolako Guraso Elkarteko kide bat arituko da solasaldian gonbidatu gisa. Anima zaitezte ekimenean parte hartzera!

Ikastolaren Eguna

Aurreko larunbatean ospatu genuen Ikastolaren festa, eta egun ederra pasatu genuen! Jende ugari bertaratu zen, eta oso ondo atera zen guztia. Arratsaldean euriak bisita egin zigun arren, guztion artean festa giroa mantendu genuen!!

LHko irteerak

Euskal Herriko txoko desberdinetara joan ginen asteazkenean LH 2, 4, 5 eta 6ko lagunok, eta bertan pasa ditugu hiru egun. Ekarrekin konpainiaz eta naturaz gozatzeko aukera izan dugu Arantzan, Lizarran, Allon eta Zuhatzan.