Asteartean, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 1, 2 eta 3ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Izurde mutikoa” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Primerako goiza pasa genuen!
Aste honetan, DBH 1eko ikasleak Ategorrietan izan gara hilabete hauetan sortutako kanpaina baten berri emateko. Zaporeak elkartearekin elkarlanean Lesboseko errefuxiatuei otordu bat eskaintzeko janari bilketa egin nahi dugu.
Mugikorren eta sare sozialen inguruko kezka gero eta handiagoa da, eta aurten ere ikasle eta gurasoentzako formakuntza-saioak antolatu ditugu, Orain Prebentzioa elkartearen eskutik.
Hitza aldizkariak Zurriola Ikastolako Teknoiz guraso-taldeari elkarrizketa egin dio aste honetan. Mugikorraren erabilera goiztiarraz kezkatuta, 2021ean sortu zen Teknoiz taldea, eta orduz geroztik gurasoen artean kontzientzia pizteko lanean dihardu.
Opari berriak jaso aurretik garbiketa egin ohi dugu etxe askotan, eta hori aprobetxatuz, Ikastolako liburutegiak hornitzeko laguntza-eske gatoz gaurkoan. Beraz, oso zaharrak ez diren eta egoera onean dauden euskarazko, gaztelerazko edo ingelesezko liburu sorta bat baldin baduzue (edozein etaparako), seme-alaben bidez tutoreari helarazi. Eskerrik asko!
Zurriola Ikastola IKEk bere Ohiko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 19an, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Hurrako areto nagusian. Ikastolako bazkide guztioi dei egiten dizuegu parte hartzera.
Batxilergo 2ko gurasoek orientazio akademikoari buruzko saioa izan zuten asteazken arratsaldean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko. Urte garrantzitsua da aurtengoa, eta famailiek ere beren papera dute hartu beharreko erabakietan.
Aurten ere, azaroaren 25aren harira, EZ DIO MUNSTRO TXIKIK ipuinaren lanketa egin dugu HHn. Batzuk txotxongiloak egin, eta beste batzuk ormairudi ederrak egin ditugu. Lan ederra izan da!!
Abiatu ditugu Musika Eskolaren lehen hiruhilekoko emanaldiak! Asteartean MUSIKALEAN egin behar genuen, auzoko kaleetan, Santa Xixili eguna ospatzeko, baina eguraldiaren eraginez Hurran ospatu behar izan genuen. Ea hurrengoetan zorte handiagoa dugun!!