Aurten ere, azaroaren 25aren harira, EZ DIO MUNSTRO TXIKIK ipuinaren lanketa egin dugu HHn. Batzuk txotxongiloak egin, eta beste batzuk ormairudi ederrak egin ditugu. Lan ederra izan da!!
Abiatu ditugu Musika Eskolaren lehen hiruhilekoko emanaldiak! Asteartean MUSIKALEAN egin behar genuen, auzoko kaleetan, Santa Xixili eguna ospatzeko, baina eguraldiaren eraginez Hurran ospatu behar izan genuen. Ea hurrengoetan zorte handiagoa dugun!!
Hurrengo ostegunean Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokorrerako deia egin du, eta Ikastolan izango duen eragina aztertzen ari gara. Etapa bakoitzeko antolaketa zehatzaren berri asteartean emango dizuegu, zirkular bidez. Baina jakin ezazue aurreikuspenen arabera langilegoaren gehiengo batek deialdiarekin bat egingo duela.
Hemen da berriro Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBAGURASO programa, gurasoentzako doako prestakuntza-eskaintza. Ikastolan egiten ditugun formakuntza-saioez gain, eskaintza hau ere zuen eskura jarri nahi dugu, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu gurasoen prestakuntza seme-alaben heziketan bidelagun izateko!
Iazko ikasturtean, Jangela Batzordea martxan jarri eta bertan parte hartzeko deialdia zabaldu genuen. Era berean, galdetegi bat bidali zen jangela erabiltzaileen familiek puntu ezberdinen inguruan bere iritzia eman zenezaten.
Gainera lagun edo familia artean bada, dibertigarriago eta nola ez, euskaraz! Ikastolarako joan etorriak egiten dituzuen familia eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu Gurasoen Mugikortasun Batzordetik, Ikastola ingurua seguruagoa eta arnasten dugun airea garbiagoa izan dadin egiten duzuen ahaleginagatik!
Aurten ere, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ikusgarri egiteko hainbat jarduera burutu ditugu ikasleekin. Baina ikasleez gain, guraso talde bat ere animatu zaigu Gurasoen Hezkidetza Batzordea martxan jartzera.
Badator euskararen egun handia, eta Ikastolan prestaketa lanetan ari gara. Euskararen eta euskal hiztunon eskubideak aldarrikatzeko asmoz, ekintzaz beteriko eguna izan dugu hurrengo ostirala: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak…
LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen asteartean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin.
Azken egunotako albisteek gure beldurrak piztu eta gure kezkak areagotu dituzte. Baina, zorionez, gero eta kontzientziazio handiagoa eta informazio gehiago dugu.