Aste honetan, Euskarabenturako lagunak izan ditugu DBH 4 eta Batxi 1eko geletan, euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa aurkezten.
Asteazkenean, Araitz, Eneko, Kaiet eta Lur, LH6 eta DBH2ko ekoordezkariak, udaletxeko proiektu eta obren departamentuko teknikari batekin eta auzoko ikastetxe desberdinetako ekoordezkariekin bildu ginen.
Udaberriarekin batera iritsiko da aurten Korrika Donostiara! Martxoaren 14an Irunen abiatu ondoren, 23 arratsaldean (larunbata) pasatuko da Donostiatik, hurrengo egunean Baionan amaitzeko. Beraz, gorde datak zuen agendetan!
Ospakizunez beteriko eguna izan dugu gaurkoa; izan ere, gauza asko genituen ospatzeko: San Tomas eguna, neguko oporren hasiera, Gabonak… Eta dakigun moduan ospatu dugu, musika askorekin, txistorra ogitartekoekin, elkarri egindako opariekin eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin!
Atzo burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Plan Estrategikoa, iazko balorazio pedagogikoa eta aurtengo erronka nagusiak eta aurrekontua aurkeztu ziren bertan.
Etxekoentzako Gabon-txartelak egin ditugu LH 3tik 6rako ikasleek azken egunotan. Marrazki eta kopla ederrez apaindu ditugu txartelak, eta izugarrizko lan politak sortu ditugu.