Pasa den abenduaren 21ean onartu zen Eusko Legebiltzarrean EAEko hezkuntza lege berria, eta guztion eskura jarri nahi dugu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lege horren inuguruan egindako balorazioa.
DBH 3ko ikasle diren Jone eta Brunok elkarrizketa interesgarri hau idatzi dute Irutxuloko Hitzarako. Bertan, jangelako langileek emandako informazioarekin, gure jangelaren ezaugarri eta helburuak zabaldu dituzte astekari honen irakurleen artean.
Ostegunean, LH 4ko lagunak Antzoki zaharrera joan ginen, “Orkestra lurtarra” filma ikustera. Asko gustatu zitzaigun eta primeran pasa genuen, eta filma ikusteaz gain bidetik ere elkarrekin euskal abestiak abesteko aukerra izan genuen.
Eguberri giroa danbor hotsek ordezkatu dute honez gero. Bai Zurriolako haur eta helduen konpainiak baita Gaviota eta Cangrejo elkarteak egiten ari diren entseguak neguko iluntzeak girotzen ari dira, Soroan eta Hurran.
Aurten ere, Zurriola Ikastolak jaso du euskara bereganatu, landu, sakondu eta erabiltzeko egiten diren ekintza eta esparruak laguntzeko baloraziorik handiena EAEko itunpeko ikastetxeen artean.
Aste honetan, Euskarabenturako lagunak izan ditugu DBH 4 eta Batxi 1eko geletan, euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa aurkezten.
Asteazkenean, Araitz, Eneko, Kaiet eta Lur, LH6 eta DBH2ko ekoordezkariak, udaletxeko proiektu eta obren departamentuko teknikari batekin eta auzoko ikastetxe desberdinetako ekoordezkariekin bildu ginen.
Udaberriarekin batera iritsiko da aurten Korrika Donostiara! Martxoaren 14an Irunen abiatu ondoren, 23 arratsaldean (larunbata) pasatuko da Donostiatik, hurrengo egunean Baionan amaitzeko. Beraz, gorde datak zuen agendetan!