Skip to main content

Guraso ordezkarien bilera

Iaz guraso ordezkarien funtzioaren inguruko hausnarketa egin genuen, funtzioak, harremana eta komunikazio-bideak aztertu eta zehazteko. Aurten, hausnarketa horretan oinarriturik, Guraso Ordezkarien Taldea lanean aritu da, eta pasa den astelehenean egin genuen ikasturte honetako azken bilera. Hurrengo ordezkariei transmisioa egitea falta dute, aurtengo lanari amaiera emateko. Eskerrik asko lanean aritu zareten guztioi!