Skip to main content

Sarrera

2023ko HAUR DANBORRADA

 

San Sebastian eguna hurbiltzen ari dela eta, hementxe haur danborradaren antolaketarekin loturiko hainbat ohar garrantzitsuak:

  1. HAUR DANBORRADAKO PARTAIDEAK

Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 5. mailako ikasleek dute danborradan parte hartzeko lehentasuna. Maila hauetako ikasleekin danborrada osatzen ez bada, 3. mailakoei zabalduko zaie aukera. Haur gehiegik izena emango balu berriz, 5.mailako ikasleek izango lukete lehentasuna. Hortaz, kasu horretan, 4. mailako ikasleen artean zozketa egingo litzateke.

 

OHARRA: Orain arte LH1ekoek parte hartzen zuten, baina hausnarketa baten ondoren txikiegiak direla, eta eguna astuna egiten zaiela ikusi da. Hori dela eta, hemendik aurrera, LH2koak gastadorez edo kantineraz ateratzea erabaki da. (Iaz atera ez zirenek lehentasuna izango dute aurten)

 

Genero berdintasuna sustatzearren eta Donostiako Udalak danborradan ere legea gauzatu dadin emandako irizpideen arabera,  orain arte neskek betetzen zituzten postuetan (kantinerak, banderaduna, urketariak) mutilak ere onartuko dira eta mutilak bakarrik betetzen zituzten postuetan (gastadoreak) neskak ere onartuko dira.

 

Gastadoreak eta kantinerak” 1. mailakoen artean hautatuko dira; “gastadoreak” (7 neska/mutil) eta “kantinerak” (8 neska/mutil).

Gastadore eta kantineren kopurua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da. Talde batean edo bestean izena eman ahal izango da, ez bietan.

 

Banderaduna, horretarako izena eman duten 5. mailako neska-mutilen artean zozketa bidez hautatuko da.

 

“Urketariz” jantzita joateko lehentasuna 5. mailako neska-mutilek izango dute, eta izena eman dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dira. Plaza kopurua izena eman duten haurrena baino handiagoa bada, aukera zabalduko zaie horretarako izena eman duten 4. mailako neska-mutilei. (Kontutan izan “urketari” jantziak gona eta buruko zapia daramala).

 

Sukaldariz jantzita joateko lehentasuna 5. mailako neska-mutilek izango dute, eta izena eman dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dira. Plaza kopurua izena eman duten haurrena baino handiagoa bada, aukera zabalduko zaie horretarako izena eman duten 4. mailako neska-mutilei.

 

4. eta 5. mailako gainontzeko neska-mutilak, danborrariz jantzita irtengo dira (5. mailakoak barrilak eta 4. mailakoak danborrak). 5. mailakoekin barril-jole kopurua betetzen ez bada, zozketaren bidez 4. mailako neska-mutil batzuk aukeratuko dira barrila jotzeko.  5. mailakoekin barril jole kopurua gainditzen bada, 5. mailako  neska-mutil batzuk zozketa bidez danborra jotzeko aukeratuko dira.

  1. IZENA EMATEKO EPEA

Parte hartu nahi duzuenok honekin batera doan galdetegia urriaren 21a baino lehen bete beharko duzue. Ondoren Hurrako kortxoan izena eman duzuenen zerrendak jarriko ditugu, haurrak nahi bezala izena emanda daudela ziurtatzeko aukera izan dezazuen.

 

Aldaketak edo akatsak zuzentzeko aukera urriaren 28a arte izango duzue.

 

Azaroaren 4an zozketa burutuko da Ategorrietako bilera gelan (zero solairuan).

 

Aurreko urteetan bezala, zozketa era egokian burutu dela egiaztatzearren, 2., 4. eta 5. mailetako gelako ordezkariak zozketan izango dira.

  1. ENTSEGUAK

Entseguak Hurran izango dira:

  • abenduaren 12an eta 15ean arratsaldeko 18:00etan.
  • urtarrilaren 10ean, 13an eta 18an arratsaldeko 18:00etan.
  • urtarrilaren 15ean (igandean) goizeko 10:30ean.

Aldaketarik balego entseguen inguruan hurrengo zirkularrean zehaztuko genuke.

  • Urtarrilaren 18ko entseguan helduen danborradakoekin batera joko dugu, eta horregatik entsegua 18:30ean hasiko da eta besteak baino beranduxeago bukatu.

Kantinerek eta gastadoreek, hau da, 2. mailako haurrek, 2 entsegu egingo dituzte bakarrik.

  • abenduaren 15an arratsaldeko 18:00etan
  • urtarrilaren 15an (entsegu orokorra) goizeko 10:30ean.
  1. KUOTA

Partaide bakoitzak 22 € ordainduko ditu. Ordainketa non eta nola egin adierazten duen zirkularra aurrerago bidaliko zaizue.

  1. OHARRAK

Danborradan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da diru sarrera epearen barruan egitea eta entsegu guztietara bertaratzea (2.mailakoak eta banderaduna izan ezik).

 

Bi baldintza horiek betetzen ez badira, zuen seme-alabak danborradan ez ateratzeko erabakia hartu duzuela pentsatuko dugu, eta itxaron zerrendan dauden haurrei emango zaie aukera.

 

Eguraldi gorabeherak kontuan izanik, San Sebastian egunean Udalak haurren danborrada  baimentzen badu, ikastolako danborrada aterako da. Euria dela eta, beharrezkoa bada, plastikoak banatuko ditugu.

 

Gurasoek, danborradan izena eman ondoren, edozein arrazoi dela eta, seme-alaba danborradan ez ateratzeko erabakia hartzen badute, batzordeari lehenbailehen adierazi beharko diote, itxaron zerrendan dauden umeek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Haurren danborradari buruzko informazioa (historia, araudia, argazkiak...) ikastolako web orrian aurkitu daiteke.

 

Gurekin harremanetan jartzeko zuen esku dago ondorengo helbide elektronikoa: haurrendanborrada@zurriolaikastola.eus

 

 

HAUR DANBORRADAKO BATZORDEA