Skip to main content

Mendi Taldea

Argitxo

Hilero antolatzen da mendi-irteera bat haur, gazte eta gurasoentzat. 20-40 pertsona izaten gara irteera horietan. 1993tik egin da horrela.

 

Helburuak hauek dira: batetik, ikastolako lagunekin batera mendiaz eta naturaz gozatzea, eta bestetik, denok euskaraz bizitzeko beste aukera bat izatea.

 

Gure leloa ‘Mendian ere euskaraz bizi’ da. Haurrek, eta gurasoek ere, euskara lantzeko aprobetxatzen dugu mendia.

Hauek dira egiten diren lanak:

  • Urteko planifikazioa (9-10 irteera).
  • Irteera egin baino lehenago bidearen egoera egokia konfirmatzea.
  • Irteera bakoitzaren deialdia, posta elektronikoz bidaliko zaio nahi duenari eta ikastolaren web-orrian argitaratuko da. Hurra, Villa soroa eta Sakramentoko iragarki tauletan ere ibilbide bakoitzaren informazioa jarriko da.
  • Mendian taldeko inor ez dela galduko zaintzea (horretan baina, mendigoizale guztiok hartzen dugu parte, handiok eta txikiok).
  • Urteko domina eta saria zeinek irabazi duen kontrolatzea, gero, azaroko irteeran, banatzeko.

Azaroko irteera bukatuta, jatetxe batean bazkaltzen dugu eta bertan ikasturteko sari banaketa egiten dugu. Hiru irteeretara joan denari domina ematen zaio. Irteera kopuru horretatik gora, hau da, sei-bederatzi irteeretara joan denari ezusteko saria emango zaio. Ekaineko irteera hondartza batetik gertu bukatzen saiatuko gara.

 

Mendira joatea ez da tontor batera igotzea soilik. Irteera batzuetan ibilaldi errazagoak egiten saiatzen gara. Txikienek ere aukera izan dezaten, ikastolako lagunekin batera, naturaz gozatzeko.

 

Beraz, inguruko mendiak eta parajeak ezagutzeaz gain ikastolako beste laguntxo batzuk ezagutzeko eta beraiekin euskaraz egiteko aukera aparta duzue gurekin bazatozte.

Zurriola Kirol Elkartea

Zurrimendi taldea

 

2022-2023 IKASTURTEKO MENDI IRTEERAK

Ulia: IRAILAren 24an

Arritxulo-Bianditz: URRIAren 16an

Gaztelu: AZAROAren 20an

Aralar: ABENDUAren 18an

Aldura: URTARRILAren 15ean

Orientazio froga GOT: OTSAILAren 26an

Ibilaldi Neurtua: MARTXOAren 12an

Arantzazu: MAIATZAren 27-28an

Deba: EKAINAren 10an

 

AUPA ZURRIMENDIZALEAK!!!!!!!