Parte hartzea Donostiako Haur Danborradan
Zurriola ikastolak 1984. urtean hartu zuen parte lehen aldiz Donostiako Haur Danborradan, 91 parte hartzailerekin.
2009. urtean, parte hartzearen 25. urteurrenean, urketariak gehitu ziren, batailoia 104 kideetara handituz.
2013. urtean, berriz, batailoi erdia erantsi zitzaion danborradari, ikasle kopurua nabarmen handitu bait da azken urteetan. Urte hartan 122 ikaslek parte hartu zuen.
2016.urtean sukaldariak gehitu ziren eta 134 ikaslera igo zen partaide kopurua.
Danborradaren inguruko gauza gehiago jakin nahi badituzu, hona hemen lotura interesgarri batzuk:
ENCICLOPEDIA GENERAL ILUSTRADA DEL PAIS VASCO (Tomo Balzola-Bi, Ed: AUÑAMENDI)
http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Banderas/elpepiautpvs/20010114elpvas_24/Tes/
http://www.kronoskaf.com/syw/index.php?title=Royal_Cantabres_Infanterie&printable=yes
Urketarien parte hartzea
2009ko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, atera zen lehen aldiz Zurriola Ikastolako urketari taldea Haur Danborrada Nagusian.
Urketarien jantzien oinarri historikoa:
XIX. mendeko neska gipuzkoar baten eredu honi jarraiki diseinatu zen Zurriola ikastolako urketarien jantzia. Ereduaren garapena eta egokitzapena Ane Albisuk egin du.
Irudia: Arizmendi Amiel, Mª Elena: Vascos y trajes. Caja de Ahorros municipal de San Sebastián, 1976, liburutik hartutako irudia da.