Mugikorra (smartphone) zenbat eta beranduago hobe! eta bere erabilera egoki baten alde!
Guraso talde bat gara eta kezka bat partekatzen dugu: MUGIKORRAK.
Bi helburu nagusi ditugu:
|
GURE SEME-ALABEI MUGIKORRA AHALIK ETA BERANDUEN EMATEA
Adituekin bat egin eta 16 urte bete arte ez ematea.
|
|
ZERGATIK?
- BERAIEN GARUNA EZ DAGOELAKO PREST ERABILERA EGOKI BAT EGITEKO
- Ez dutelako behar.
- Erabilera desegoki batek arrisku asko eta larriak dituelako:
- Petsonarengan: menpekotasuna, bakardadea, antsietatea, arreta arazoak, …
- Interneterako sarbideak: ziber-jazarpena, sexu-jazarpen birtuala, biolentzia eta sexu irudi desegokiak, etab.
|
|
ZERTARAKO?
- Gure seme-alaben ongizatea bermatzeko.
- Gure seme-alabak babesteko.
|
|
NOLA?
- Ahalik eta guraso gehienen artean sare bat sortu eta ITUNAK ADOSTUZ.
|
|
GURASOOK EROSTEN DUGU MUGIKORRA.
ERABAKIA GUREA DA!
|
|
GAIAREN INGURUKO KONTZIENTZIA PIZTU ETA HEZIKETA INTEGRAL BAT JORRATZEA
Bai mugikorren erabileraren inguruan eta baita mota guztietako pantailen inguruan ere
|
|
ZERGATIK?
- Hausnarketa beharrezkoa delako.
- Egoera oso kezkagarria delako eta ahalik eta informatuen egon behar dugulako.
- Gehienok ez dugulako mugikorraren erabilera egoki, arduratsu eta osasuntsu bat egiten.
|
|
ZERTARAKO?
- Mugikorrarekin harreman osasuntsu bat eraikitzeko.
- Gurasook eredu izateko.
|
|
NOLA?
- Formakuntza saioak antolatuz.
- Informazio interesagarria partekatuz.
|
|
GURASOAK EREDU GARA!!
JOKATU ARDURAZ!
|