Skip to main content

Dekalogoa

Hemen dituzue Euskararen erabilera sustatzeko Gurasoen Euskara Batzordeak sortu dituen aholkuak: ondoren, hemen dagoen informazioa gehitu behar da:

1. IZAN EREDU

Umeek ez dituzte aginduak maite, ereduak kopiatzen dituzte. Beraz, gurasook izan behar dugu eredu.

2. IKASTOLA EUSKARA ERABILTZEKO GUNEA

Ikastola gune egokia da euskara erabiltzeko, baldintza egokiak ditu: ezagutza altua eta jarrera baikorra du jendeak. Askorentzat gune egoki bakarrenetakoa da euskaraz aritzeko.

3. ERABILI EDO SAIATU

Nork bere gaitasunaren arabera erabil dezake euskara. Ulertzen duenak besteoi euskaraz egitea oztopatu gabe, zerbait dakienak euskaraz erantzun errazak emanez…

4. LEHEN HITZA EUSKARAZ

Egunon! Agur! Zer moduz! batekin hasteak euskaldun bezala identifikatzen zaitu eta gure lehen irudia da garrantzitsuena.

5. GUZTION ESKU

Hizkuntzaren erabilera ekintza kolektiboa da beti. Adostasunera irits gaitezke gure solaskideekin.

6. JOERA ALDATU

Hauts ditzagun egoera hauek: 4 euskaldun+ erdaldun bat= gaztelaniaz. Edo are larriagoa dena 4 euskaldun= gaztelaniaz.

7. GOGOZ EKIN BIDEARI

Motibazioak, ezagutzak eta erabilerak elkar elikatzen dute. Euskara erabiltzen den lekuan ezagutza handitzen da eta ez dakitenek ikasteko motibazioa handitzen da. Baikortasuna, berriz, motorra da.

8. URRATSEZ URRATS

Bakoitzak bere egoera eta beharren arabera ikas dezake euskara. Ez dakiena ikasten has daiteke, gutxi dakienak erabilera eta ezagutza hobetu ditzake ikastolan eta dakienak besteei lagundu diezaieke erabileran.