Skip to main content

Jai Batzordea

Zurriola Ikastolaren izaera erabat lotua dago kultura-jaialdien ospakizunarekin. Gure kulturaren ardatz diren festak ezagutzeaz gain oso garrantzitsua da festa horiek ospatu eta barrutik bizitzea, eta horiek dira, besteak beste, gure ikasle eta komunitateari eskaini nahi dizkiogun esperientziak.

 

Urtero-urtero auzoko kaleetara ateratzen ditugu euskal festak, eta guzti horren antolaketaz arduratzen da Jai Batzordea. Ikastolako irakasle eta gurasoek osatzen dute taldea, elkarlana baitugu ardatz halako jaialdiak antolatzeko orduan. Batzorde honen lanari esker ateratzen ditugu aurrera Olentzeroa, Santa Ageda, Kaldereroak, Euskal Inauteriak, Ikastolaren Eguna eta beste zenbait ospakizun.