Skip to main content

Jantziak

Uniformea: “Basques voluntaires” (1745) jantziari dagokio eta Ramon Labaienen aholkuak jarraituz osatu zen: kasaka urdina, zuria eta gorria; galtza horiak eta leotardo gorriak; txapela gorria; oinetako beltzak.

Jantzi bakoitzaren osagaiak eta argazkia:

Banderaduna: kasaka apaindua, leotardo gorriak, galtza edo gona horia, puñeta zuriak, gerriko zuria, txapela, oinetakoen gaineko lazoak. San Sebastian egunean bertan emango zaizkio bandera zintzilikatzeko zinta eta bandera bera.

Banderaduna

Danbor Nagusia: kasaka apaindua, galoiak, leotardo gorriak, galtza horiak, puñeta zuriak, txapela, oinetakoen gaineko lazoak, gerriko zuria. San Sebastaian egunean bertan hartuko du aginte makila.

Danbor nagusi

Kantinerak: kasaka, leotardo gorriak, gona horia, puñeta zuriak, gerriko zuria, txapela, oinetakoen gaineko lazoak. San Sebastian egunean bertan emango zaizkio loradun saskia eta Zurriola Ikastola brodatua duen zinta eta upeltxoa.

Kantinerak

Gastadoreak: kasaka, leotardo gorriak, galtza horiak, puñeta zuriak, txapela, oinetakoen gaineko lazoak, amantala eta mangitoak. San Sebastian egunean bertan aizkora entregatuko zaie.

Gastadoreak

Danborrak eta barrilak: kasaka, eskapularioa, leotardo gorriak, galtza horiak, puñeta zuriak, txapela, oinetakoen gaineko lazoak, gerriko zuria eta danborra zintzilikatzeko barneko gerrikoa. San Sebastian egunean bertan hartuko dituzte faldoidun danborrak/barrilak eta makilak.

Danbor kaboa eta barril kaboa: gainerako danbor eta barrilen modura. Diferentzia bakarra, sorbaldatan eramango dituzten galoiak.

Danborrak eta barrilak

Urketariak: gona urdina eta amantala zuria, leotardo beltzak, alkandora zuria eta gerruntze beltza, eta gainetik loredun zapia brotxe dotorearekin. Buruan zapi zuria moñoa hartuta. San Sebastian egunean jasoko dituzte urketak eta makilak.

Urketariak

Sukaldariak: Galtza eta kasaka zuria, mantala, zapi eta sukaldari txano zuria. San Sebastian egunean jasoko dituzte barrilak eta makilak.

Sukaldariak

Danborrari, barril eta urketariek kasakaren azpitik danborra/barrila zintzilikatzeko gerriko zuria daramate. Eskuineko sorbaldan jarrita, gurutzatu eta ezkerraldera geratzen da zulotxoa. Kasakaren azpitik, eta kasaka irekitzen den lekuaren parean geratu behar du gutxi gorabehera zulotxoak.

Eskapularioa bistan doan gerriko zurira lotzen da, ahal dela modu diskretuan. Guk normalean gerrikoaren belarriaren behealdean proposatzen dugu.

Parte hartzaile guztiek, lepo altuko kamiseta zuria jantziko dute azpitik, eta eskularru zuriak eta oinetako beltzak.

Ilea jasota eraman behar dute, motots batean bilduta. Apaintzeko, belusezko (tertziopelozko) zinta beltza banatzen zaie hala behar dutenei.

Txapela eta kantineren upeltxoa ezkerraldera jartzen dira.

OHARRA: URKETARIEN JANTZIA

Dakizuen bezala, urketarien jantzia gainerakoen erabat desberdina da. Janzteko eman beharreko azalpen guztiak emango ditugu arropa banatzerakoan, baina badira azpimarratu nahiko genituzkeen alderdiak:

Gainerako partaideek bezalaxe, urketariek:

  • Ikastolan banatuko zaien arroparen azpian “CISNE” erako elastiko zuria eraman behar dute.
  • Eskularru zuriak eta oinetako beltzak jantziko dituzte,

Baina horietaz gain, lagungarri gerta daitezke honako azalpenak:

  • Buruko zapia jartzeko, “panty” zaharra (ikusiko ez dena, baina moñoa irudikatzeko erabiliko dena), eta gantxoak beharko dira.
  • Lepoan eramango duten zapia lotzeko, zahar itxurako brotxea polita gera daiteke; bestela, zapia kateorratz batekin lotuko dugu.
  • Kateorratzak beharko ditugu baita ere lepoko zapia eta gorontza (korpiñoa) lotzeko, eta amantala eta gona lotzeko. Era honetara, arropa ez zaie mugituko eta erosoago ibiliko dira.
  • Belarritakoek, eramanez gero, txikiak beharko dute (perla itxurakoak, adibidez). Bestela hobe belarritakorik ez eramatea.
  • Amantala, alkandora eta buruko zapia lisatu (plantxatu) beharko duzue. Buruko zapiaren 3 puntatan “tokke” ematea komeni da.
  • Erabili ondoren etxean garbitu beharko dituzue leotardoak, alkandora zuria, buruko zapia, gona eta amantala. Gainerakoak Ikastola arduratuko da garbitzera eramateaz.
  • Buruko zapiak nola jarri informazio gehiago nahi izanez gero, ikus