Skip to main content

Euskara Batzordea

Euskararen erabilera handitzeko asmoz sortutako guraso taldea da Gurasoen Euskara Batzordea. Ikastolaren helburu nagusia hezkuntza euskalduna eta euskara sustatzea izanik, beharrezkoa ikusten da ikasle eta irakasleak ez ezik guraso eta familiak ere helburu honetara batzea.

 

Euskararen erabilera sustatu nahi da eguneroko bizitzako esparru guztietan: etxean zein Ikastolan, lantokian nahiz aisialdian… Izan ere, euskararen ezagutza-datu onak ikusirik, ohitura aldaketa batzuekin aurrerapausu handiak eman baitaitezke.