Skip to main content

Altxaburua: smartphonerik gabeko ikastetxeak

Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeek Altxaburua Gipuzkoa sarea osatu dute, eta Zurriolako gurasoen Teknoiz taldea sare horren parte da. Ikastetxe barruan smartphone-aren erabilera lege bidez erregula dezaten eskatzeko bi ekimen jarri ditu sare honek martxan: Hezkuntza Sailera gutun-bidalketa eta sinadura-bilketa. Teknoizetik guraso guztiei dei egiten dizuegu ekimen hauetan parte hartzera. Zirkular honetan duzue informazio guztia.