Azken hilabetean albiste faltsuak behin eta berriz ateratzen ari dira itunpeko langileen lansarien ekiparazioaren inguruan, gizartean ikastolen inguruko ideia negatiboa zabalduz. Egoera horren aurrean, Ikastolen Elkarteak prentsa-ohar bat atera behar izan du informazio faltsua gezurtatuz eta argi adieraziz LABek Hezkuntzarekin (Ikastolen Elkartearen parte-hartzerik gabe) adostutako akordio honek Ikastolok ditugun kostuak ez finantzatzeaz gain, kostu gehigarria ekarriko digula. Zurriola Ikastolako zuzendaritzak eta langile batzordeak bat egiten dugu gai honen inguruko balorazioan, eta hala adierazi diegu langile guztiei.
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak