Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

LH6
Teknoiz-ekoek merienda-tertulia baterako gonbidapena luzatzen dizuegu LH6ko guraso zein ikasleei. Denoi eragiten digun gai garrantzitsu baten inguruan hitz egin eta adostasunak bilatu nahiko genituzke: teknologia berrien eta, bereziki, smartphonearen erabilera.
DBH
Eskaera ugari jaro ditugu ikasleek DBHn ere Ikastolarekin kirolean jarraitzeko aukera izan dezaten, eta aukera DBH 4. mailara arte zabaltzeko lanketan ari gara. Hori dela eta, aurten LH 4tik DBH 3ra bitartean seme-alabak dituzuen familiei galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, zuen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.
LH5
Asteazken eta ostegunean, LH 5eko ikasleok lehen sorospenen inguruko ikastaroa izan genuen, DYA elkartearen eskutik. Oso interesgarria izan zen, eta suspertze teknika erakutsi ziguten, benetan beharrezkoa bizitzak salbatzeko!
LH2
Komunikabideen gaia langu dugu LH 2ko lagunok, eta gaia borobiltzeko asmoz, EITBren Miramongo egoitzan egon gara aste honetan. Bertako instalazioak ezagutu, eta funtzionamendua bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu!!