Gimnastika erritmikoa, musika, balleta eta dantza, soka, pilota, uztaia, mazoak eta xingola tresnekin tartekatzen dituen diziplina da.
Badira 25 urte baino gehiago gimnastika erritmikoko ekintza garatzen hasi ginenetik eta denbora honetan aurrera pauso asko eman ditugu. Urte hauetan bai gimnasta kopuruan bai kalitatean asko hobetu dugu (horren islada kudeaketa aurreratuaren diploma eta 3K).
Tximeletan lan egiten duten profesionalak, beharrezko esperientzia, ezagutza eta titulazioa dute gimnastak gozatzen duten bitartean ezagutzak bereganatu ditzaten. Entrenatzaile eta monitoreen %95a harrobitik irten dira; kirol honetan gimnasta bezala hasi ziren, gure alboan hazten joan dira eta gaur egun urte hauetan beraganatutako balore eta ezagutzak txikienei transmititzen dizkiete.
Gure helburua neska mutilek gimnasiaz gozatzea, eta bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzea da. Beti ere kirol honek etorkizunerako ematen dizkien bakarkako zein taldeko balore eta gaitasunak ahaztu gabe. Denon artean osatzen dugun familia handia hau handitzen jarraitzea espero dugu.
Aupa marea gorria!