Skip to main content

Zer da?

 

ZER DA ESKOLA KIROLA?

Gipuzkoako Foru Aldundiak jartzen du martxan urtero, Gipuzkoako ikastetxe, udal, Kirol Federazio eta Klubekin elkarlanean, Eskola Kirola Jardueren Programa, 6 urtetik 16ra bitarteko ikasleei zuzendua.

 

Eskola kirola programaren bitartez, Gipuzkoako ikasle guztiak kirola egiten hastea lortu nahi da. Kirol prestakuntza epe luzeko prozesu gisa lantzen da, kirol lehiari zer egin garrantzitsua emanez prestakuntza prozesu horren baitan eta, gainera, ikasle guztiei kirol anitz probatzeko aukera eskainiz. Informazio gehiago

 

ESKOLA KIROLA ZURRIOLA IKASTOLAN

Zurriola ikastolan eskola kirola hiru balore nagusirekin lotzen dugu:

 

1. Giza baloreak

  • Errespetua:
    • Batak besteekiko: taldekideekiko, entrenatzaileekiko, aurkariekiko, gurasoekiko, ikasleekiko, epaileekiko…
    • Arauekiko
  • Berdintasuna: parte hartzean, sexuarekiko, integrazioa
  • Konpromezua: asistentzian, puntualtasunean
  • Saiatzea eta hobetzeko nahia
  • Ardura: materiala, instalazioak, partiduetako ordutegia
  • Talde lana, kooperazioa, laguntasuna
  • Umiltasuna

2. Kirola

  • Ondo pasatzea, dibertsioa, gozamena
  • Kirol ohiturak, kirola edo jarduera fisikoa egiten jarraitzea
  • Kirolak ezagutzea eta jolasteko gai izatea norberaren gaitasunen arabera
  • Erabakiak hartzen ikastea.
  • Autokontrola lantzea: irabazten zein galtzen ikastea…
  • Higienea

3. Hizkuntza

  • Euskara kirol munduaz lotzea.
  • Euskarazko mintzamena garatzea.
  • Euskarazko mintzamena lagun artearekin eta denbora librearekin lotzea.

Harremanetarako: kirola@zurriolaikastola.eus