Skip to main content

Arte eskola

Heziketa Artistikoa ez dira eskulanak soilik, hizkuntza bisualaren bitartez ezagutza sortzen duen prozesu intelektuala baizik.

 

Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez lortutako ezagupenetan oinarritzen den heziketa-proposamena da gurea.

 

Adierazpen askearen testuinguruan eta hainbat teknika erabiliz, gure gaztetxoen gaitasun, sormen, zein autoestimua garatzea dugu helburu. Ikuspegi didaktiko eta ludiko batetik, marrazketa, pintura eta eskulturaren oinarrizko kontzeptuak landuz, hala nola kolorea, forma, bolumena eta konposaketa, gaztetxoek beren sormena esnatu eta primeran pasa dezaten apustua egiten dugu.

 

Harremanetarako: arteeskola@zurriolaikastola.eus