Skip to main content

Musika eta Dantza Eskola

Zurriola Musika eta Dantza Eskola guraso talde batek sortu zuen 1982 urtean.

 

Urtez urte ikasleria handitzen joan da eta hasieran musika hizkuntza eta pianoa irakasten hasi bazen ere, gaur egun bederatzi musika tresna ezberdin irakasten dira; hala nola, pianoa, esku soinua, trikitixa, gitarra (klasikoa,elektrika eta baxua), biolina, klarinetea, zeharkako txirula, saxofoia, perkusioa (txalaparta, bateria, djenbea…) baita informatika musikala, talde instrumentalak, ganberako bikoteak, hirukoteak, mistoak …

 

Euskal dantza, ikastolan urteetan aparteko talde bat izan bada ere, gaur egun musika eskolan barne dago; hori dela eta Zurriola Musika eta Dantza Eskola izena erabiltzen dugu.

Eusko Jaurlaritzaren onarpena dugu eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko (EHME) partaide gara, beste 66 musika eskolekin batera. Donostiako erdi mailako kontserbatorioan aurkeztutako ikasle guztiek froga gainditu dute.