Skip to main content

Antzerki eskola

Zurriola Antzerki Eskola irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburu nagusia euskarazko antzerkia gaur egungo haur eta gazteen eskura jartzea da.

Antzerkiaren modalitate ezberdinak euskaraz ezagutu, landu eta hauen bidez sentimenduak adieraztea dugu helburu, beti ere lantaldean arituz eta honen garrantziaz jabetuz.

 

Horretarako, antzerkiaren arlo ezberdin batek hartzen du indarra LH 3tik Batxilergora bitarteko maila bakoitzean: mimoa, klown-a, testua, inprobisaketak, gorputz adierazpena, sormena… Horrez gain, bost talde amateur ere baditugu, eta talde horiek urtero antzezlan berri bat aurkezten dute.

Saioak eguerdietan izaten dira batez ere, baina arratsaldeko taldeak ere izan ohi dira, amateurrak batez ere.

 

2022. urtean Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso du Zurriola Antzerki Eskolak, antzerki mundua bultzatzeagatik, antzerkiarekiko zaletasuna zabalzeagatik, euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik eta Donostian euskarazko eta amateurra den antzerkigintza bultzatzeagatik.

 

Edozeinek parte har dezake, antzerkia egiteko gogoa izan eta euskaraz egitea besterik ez da behar! Informazio gehiago eskuratzeko jarri gurekin harremanetan zurriantzerki@zurriolaikastola.eus.