Skip to main content

Irakurketa-Trebetasunak neurtzeko Tresna (ITT)

Ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzeko helburuarekin, Hezkuntza Sailak bat-batean ikastetxe guztiok egitera derrigortu gaituen neurrietako bat da. Une honetan LH5eko ikasleen irakurketa-gaitasuna neurtzen ari gara ISEI-IVEIk sortutako tresnaren bidez, eta maiatzean LH2ko ikasleen txanda izango da. Ikasleek euskarazko eta gaztelaniazko irakurketan dituzten ahulguneak identifikatzea eta dagokion kudeaketa bideratzea da helburua.

Guraso-bileren txostenak

Hemen dituzue, dagoeneko, guraso-bilera guztietako txostenak. Kontuan izan bi txosten irakurri behar dituzuela: Txosten orokorra (maila guztietarako berbera) eta zuen seme/alabaren mailako txostena. Bilera bakoitza gerturatu ahala, izen-emate galdetegia bidaliko dizuegu Atariko oharretan.

Euskara-eskolak gurasoentzat

Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko ditugu aurten ere Ikastolan bertan (Ategorrietan). Gainera, Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, Ikastolak bere gain hartuko ditu asistentzia-eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak.

Alexiatik Inikara

Ikastolaren gestio-aplikazioa ALEXIA izan da azken urteetan. Orain arte aplikazio bitartez egindako kudeaketaren azterketa egin ondoren, datorren ikasturtetik aurrera gestio aplikatiboa INIKA izatea erabaki dugu Zurriola Ikastolan, baita beste hainbat Ikastolatan ere. EHIren eskutik joango den aldaketa honekin, hainbat prozesuen kudeaketa erraztea dugu helburu, baita familiekin komunikazioa eta zuzeneko gestioa hobetzea ere. Ikasturte hasieran jasoko duzue informazio gehiago.

Pantailak gure egunerokoan!!

Egunerokoan haur eta gazteekin harreman zuzena duten profesionalekin mahai-ingurua egin genuen astelehenean, eta pantailen erabilera goiztiar, desegoki eta gehiegizkoak haur eta gazteengan dituzten ondorioak nola sumatzen dituzten kontatu ziguten. Mila esker Ane Mujika, Eneko Sarasua, Beñat Arana, Miren Ros eta Asier Urzelairi! Saioak gure lanketan bide egokian goazela ikusteko eta indarrak hartzeko balio izan zigun.